San Sebastian eguna itzaltzen ari da
Ordu erdi besterik ez da geratzen San Sebastian egunari agur esateko. Euria hasi du, eguraldi txarrak ere bere alea jarri nahiko balu bezala agurrean, banderaren igoeran egin bezala. Konstituzio plaza beteta dago, kasu honetan banderaren jaitsiera ekitaldiaren zain diren herritarrek hartuta. Gutxi falta da gauerdirako, gutxi falta da San Sebastian eguneko jaiari datorren urtera arte adio esateko.



