Aietek anbulategi baten beharra duela aldarrikatu du PPk
Alderdi popularrak datorren osteguneko udalbatzarrean aurkeztuko duen mozioa aurkeztu du Iñigo Arcauzek.
PPko zinegotzi Iñigo Arcauzek prentsaurrekoa eman du gaur, Aietek anbulategi baten beharra duela argudiatuz. Auzoak 14.000 biztanle dituela gogorarazi du, eta ondorioz, anbulategi bat edukitzeko eskubidea dutela aietearrek, beste auzoetara joateko beharrik izan gabe. Hala, datorren osteguneko udalbatzarrean mozio horixe aurkeztuko dutela azaldu du Arcauzek. Bertan udal gobernuari hiru hilabeteko epean anbulategia non jarriko duen erabakitzeko eskatuko du alderdi popularrak.