Txomin Eneako lurra igotzeko lanak hasi dituzte
Uholdeak ekiditeko auzoa hiru metro gorago igoko dute.
Txomin Enean uholdeak ekiditeko, udalak auzoa 3 eta 3,5 metro bitarte igotzeko lanak hasi ditu. Hala, Urumea ibaiak gainezka egiten duenean ere, auzoa seguruago egotea da helburua. Txomin Enea gorago altxatzeko beharrezkoa den lurra eramaten hasi dira, eta horri esker, etxebizitza parke berria egiten hasteko bidea abiatu dute.
Auzora eraman dituzten lehen lurrak Aldunaeneko higiezinen hustuketetatik ateratakoak dira, Amenabar enpresa bertan obra batzuk egiten ari dela eta. Udalari ez dio inolako kosturik sortuko lur horiek lekuz aldatzeak. Momentuz, 20.000 metro kubiko lur mugituko dituzte, eta horretarako, 2.500 kamioi bidaia beharko dituzte. Guztira, 273.278 metro kubiko lur beharko dituzte, hala ere, azkenean, 195.613 geldituko direla diote, lur asko behin behinekoa izango delako. Lurra prestatu, bildu, zabaldu eta nolabait trinkotzeko lanak ordaindu beharko ditu udalak, hau da, 25.929 euro.