Gaurtik igandera modaz, arteaz eta musikaz gozatzeko aukera egongo da.

Kutxa Kultur Hiria Kuboko erakusketan parte hartu dute artistetako batzuk, arduradunekin batera. (Argazkia: E. Zabala)
Kutxa Kultur Hiriari esker, 2013an bi txandatan hainbat sortzailek euren trebeziak erakusteko aukera izan zuten Donostiako kaleetan. Zehazki, iazko ekainean eta irailan, Donostia artearen, modaren eta musikaren erakusgarri bihurtu zen, besteak beste. Jarduerak izandako arrakastari heldu, eta Kutxa Kultur Hiriaren antolatzaileek beste pauso bat haratago joatea erabaki dute. Hala, Kutxa Kultur Hiria Kubo antolatu dute, gaurtik igandera. Azken batean, Kursaaleko Kubo aretoa, 80 artista gipuzkoar baino gehiagoren gune bihurtu dute, kalean egindakoa aretoan txertatuz: 50 artista plastiko baino gehiagoren lanak, Edorta Subijanaren arkitektura fotomuntatzeak, 12 diseinatzaileren sorkuntzak eta moda desfileak, zazpi ikus-entzunezko sortzaileren ukitua, eta zuzeneko bi kontzertu.
Erakusketa iraunkor bat bukatu eta bestea jarri arteko tartean izango da Kutxa Kultur Hiria Kuboz gozatzeko aukera. Koloretsua utzi dute Kubo, eta artistak euren lanak erakusteaz harro eta pozik suma daitezke. Gunearen irekiera ofiziala gaur arratsaldean egingo dute, 20:00etan, eta Frank taldeak zuzenekoa eskainiko du bertan. Sarrera doakoa da eta antolatzaileak ziur daude arrakastatsua izango dela.
Egitaraua:
- Gaur, urtarrilak 28. Inaugurazioa eta Frank taldearen kontzertua, 20:00etatik 21:30era.
- Urtarrilak 29. Erakusketa zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara.
- Urtarrilak 30. Erakusketa zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara.
- Urtarrilak 31. Erakusketa zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara. Elkano Browning Cream taldearen kontzertua, 20:00etatik 21:30era.
- Otsailak 1. Erakusketa zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara. Moda erakustaldia, 20:00etatik 21:00etara.
- Otsailak 2.Erakusketa zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara. Bideo Instalazioa, 20:00etatik 21:00etara.
Erakusketako partaideak: Iñaki Alvarez, Juan Abin, Arantza Gabino, Cristina Matas, Juan Berrozpe, Iñigo Ormazabal, Gema Duran, Marlya Jacome, Eduardo Saldaña, Pilar Anza, Ana Perez Moreno, Marian Otero, Luis Lizeaga, Santos Serrano, Lourdes Arrieta, Haizea Berrozpe, Lourdes Lanclares, Borja Hernandez, Bernabe Yera, Kontxo Gabarain, Cristina Aznar, Cristina Bazterra, Jose Luis Gil, Maite Martiena, Maria Luz Gonzalez, Pilar Cuenca, Gato, Iñaki Areizaga, Begoña Ameztoy, Abel barcenilla, Zio, Sardi Boch, Ibon Gurrutxaga, Diego Matxinbarrena, Roskow, Juan Alvarez, Elba Martinez, Arteklab, Sancho Pereg, Detritus, Gauthier Calvo, Pacietta, Jose Luis Chasco, Jose Luis Roman, Ricard Iriarte, Carlos Inda, Iñaki Untxausti, Peio Subijana, Miriam, Arkaitz Olarra, Gorka Villaescusa, Idoia Grijalbo eta Julieta Metralleta.
Moda: Elea 2.0, Anuska Petruska, Letitare, Simila Similibus, Amaia albes, MA, Hamahitu, Tytti Tugsberg, Stuke, Ali de Bali.
Bideo Instalazioa: Jaime de los Rios, Enrique Sancho, Gari Artola, Josu Murgia, Santi Solano, Mikel Zudaire, Edorta Subijana.
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)