Oinezkoentzako espaloi bat ireki dute Kursaal zubian
Behin-behineko baranda bat jartzen ari dira hautsitakoa ordezkatzeko.
Pixkanaka Kursaal zubia irekitzen ari dira. Oinezkoak jada espaloi batetik pasa daitezke. Atzo arratsaldean hautsitako baranda ordezkatzen ari dira. Behin behineko baranda bat jartzen ari dira. Arratsalderako bi espaloiak irekiko dituzte, eta laster irekiko dute zubia ibilgaikuentzako ere.
Olatu handiek Kursaaleko zubiaren adinako garaiera hartu, eta baranda zati bat hautsi zuten atzo arratsaldean. Zubia moztu egin zuten oinezkoentzat eta ibilgailuentzat. Ezbeharra jazo eta berehala, suhiltzaileak, larrialdi zerbitzuak eta udaltzainak bertaratu ziren.
Ohi bezala, itsasoak kalteak eragin zituen Salamanca pasealekuan. Bi lokaletara ura sartu zen —garbiketa enpresa batera eta jatetxe batera—, eta olatuek leiho bana apurtu zuten. Itsasgora baretu ahala, giroa lasaituz joan zen apurka-apurka.
- (Argazkia: Lide Ferreira)
- (Argazkia: Lide Ferreira)
- (Argazkia: Lide Ferreira)
- (Argazkia: Lide Ferreira)
- (Argazkia: Lide Ferreira)