Asteburuko hiru estropadetan parte hartuko du Donostiarrak
Hondarribian denboraldiko lehen traineru jaitsiera jokatuko du larunbatean; Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldietan ere lehiatuko da, Orion eta San Pedron.
Donostiarrako arraunlariek lehiarako parada izango dute asteburu honetan. Izan ere, hiru estropadetan parte hartuko dute. Batetik, denboraldiko lehen traineru jaitsiera jokatuko dute Hondarribian, larunbatean, 16:00etan, traineru bakarrarekin. Bestetik, Gipuzkoako Batel Ligaren barnean, bi jardunaldi izango dira, eta bietan lehiatuko dira Xabier Zabalaren arraunlariak. Larunbatean, 15:30ean, Orion izango da batel jardunaldia, eta Donostiarrak batel bat uretaratuko du; igandean, 10:30ean, berriz, San Pedron izango da jardunaldia, eta Donostiarrak bi batelekin eman du bertarako izena.