Irabazi asmorik gabeko elkarteek diru laguntzak eskatzeko deialdia ireki dute
Gobernu Batzordeak pasa den astean onartu zituen oinarriak eta bihar hasiko da eskaerak aurkezteko epea, otsailaren 28a arte.
Donostiako Udalak diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko erakunde eta taldeei, hainbat arlotan egiten dituzten jarduerak gauzatzeko. Izan ere, udal gobernuaren ustez talde horien jardunak donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen du eta askotan erakundeek proposaturiko jardueren osagarri izaten dira.
Deialdi honetan, ondorengo udal departamentu eta tokiko enpresa erakunde publikoek ematen dituzten laguntzak sartzen dira:
Gizarte Ekintza
Auzoak eta Herritarren Partaidetza
Lankidetza
Berdintasuna
Gazteria
Giza Eskubideak
Ingurumena
Euskara zerbitzua
Kultur Aniztasuna
Donostia Kultura
Oraingoz luzatutako aurrekontuekin ari denez lanean gobernua, deialdi honetan jasotzen diren laguntzetarako izendatutako dirua 1.371.592,15 eurokoa da (1.304.324 euro jatzen ditu Udalak eta 67.268,15 euro Donostia Kulturak). Dena den, udal gobernuaren borondatea zenbait diru laguntza handitzea da, behin-betiko aurrekontuak onartzen direnean.
Diru partidak atalez atal
Gizarte Ekintza: 284.600,00 euro.
Auzoak eta Herritarren Partaidetza: 67.625,00 euro.
Garapenerako lankidetza 523.385,80 euro.
Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza: 224.308, 20 euro.
Berdintasuna: 43.080,00 euro.
Gazteria: 41.300,00 euro.
Giza Eskubideak: 38.500,00 euro.
Ingurumena: 22.500,00 euro.
Euskara zerbitzua: 37.525,00 euro.
Kultur Aniztasuna: 21.500,00 euro.
Donostia Kultura enpresa erakunde publikoa: 67.268,15 euro.
Informazio praktikoa
Eskaerak Udalaren edozein erregistro orokorretan egin daitezke: udaletxean, Altzako udal bulegoan, Morlansko udal bulegoan, kultur etxeetan eta deialdi honetan jasota dauden diru laguntzak ematen dituzten arloetako departamentu erregistroetan.
Udaleleko webgunean inprimakiak eta informazio guztia eskura daiteke.