Ernesto Gasco: "EAJ eta PPrekin aurrekontuaren inguruan hitz egiteko prest gaude"
PSE-EEk osoko zuzenketa eta 250 zuzenketa partzial aurkeztu dizkio 2014ko aurrekontu proiektuari.
Oposizioak dagoeneko aurreratu zuen udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuari zuzenketa egiteko prest zegoela eta halaxe izan da. Gaur zen azken eguna zuzenketak aurkezteko eta PSE-EEk, EAJk eta PPk osoko zuzenketa aurkeztu dute. Horrenbestez, PSE-EEk EAJ eta PPri hitz egiteko eta biltzeko deia luzatu die.
Ernesto Gasco PSE-EEko bozeramaileak gaur goizean eman duen agerraldian, udal gobernuak aurrekontuei buruz hitz egiteko asmorik ez duela izan salatu du. “Bilduk nahi izan duen moduan egin du aurrekontua eta aurrekontu hori ez da erreala. Gastu korrontea handitu nahi dute, inbertsioak ia desagerrarariz. Aurrekontua garrantzitsua da, serioa”. Bizitzan garrantzitsuak direnak zerbitzuak direla eta udal gobernuak proposatutakoa ez dela hiritarrekin bat etortzen azpimarratu du. “Hutsen aurrekontua da, hiritarren parte-hartzea ez duena bermatzen.” Gascoren arabera, inbertsioa beharrezkoa da, “etorkizunaren aldeko apustua egiteko, irabazteko eta hiruburu izateko” .
Horregatik guztiagatik, PSE-EEko bozeramaileak udal gobernuari aurrekontua baztertzeko eta berri bat aurkeztu dezala eskatu dio. “Bestela, prest gaude EAJ eta PPrekin aurrekontuaren inguruan hitz egiteko eta hiruon artean beste proiektu bat aurkezteko. Bildurekin, ordea, ez dago aukerarik eztabaidatzeko”.