Martxoaren 3an zabalduko dute Intxaurrondoko haur eskola
Donostiako Udalak eta Haurreskola Patzuergoak sinatutako II. Protokoloaren lehen konpromisoa martxoaren 3an beteko da, auzoaren aspaldiko eskakizun bati erantzunez. Hezkuntza zinegotzi Naiara Sampedrok egin du bisita gaur goizean eta honakoa adierazi du: “Hiriak etorkizunerako dituen konpromisoak sinatutako protokolo horretan jasota daude: besteak beste, Hego Intxaurrondokoa, Barkaiztegikoa eta Puio Lanberrikoa. Azken horrek ere auzokoen aspaldiko eskakizun bati erantzungo dio”.
Udalak egin duen inbertsioa 200.000 eurokoa da eta Sampedroren arabera, “erakundeen kasuan ere egoera ekonomikoa ona ez izanagatik, lehentasunak mahai gainera ekarri behar dira. Zerbitzu hurkoak eta kalitatekoak eskaintzeko obligazioa daukagu erakundeok”.
Otsailaren 3an, astelehenean, irekiko da izena emateko epea.