Ramon Gomez: "Aurrekontu proiektua ez da hiritarren beharretan oinarritzen"
Alderdi popularrak udal gobernuak proposatutako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa eta 86 zuzenketa partzial aurkeztu dizkio.
Ramon Gomenez PPko bozeramaileak gaur goizean eman duen prentsaurrekoan aurrekontuarekin ados ez daudela esan du eta udal gobernuak azaldu nahi ez izatea salatu du. “Ez da aurrekontu hertsia, benetazkoak ez diren diru sarreretan oinarritzen da eta ez da soziala. Beraz, aurrekontu proiektua ez da hiritarren beharretan oinarritzen”. Hiritarrek euren zergak behar bezala ordaintzen dituzten arren, donostiarrak urtez urte “itotzen” ari direla azpimarratu du Gomezek.
Horrenbestez, osoko zuzenketa aurkeztu dute eta baita 86 zuzenketa partzial ere. Popularren helburua hiritarrei zerbitzu onenak ziurtatzea da eta horretarako, udal gobernuak proposatutako zenbait gastu txikituko lituzkete eta aurrezten duten diru hori beste arlo batzuetan erabili: hiriko mantenua, kirolak eta turismoa, besteak beste.