Duela hamar urte emakumeak gizonekin batera kantuan hasi zirela ospatu dute
Parte Zaharreko Hungariako kaldereroen konpartsa tradizionala gaueko 22:00etan atera da Fermin Kalbeton kaletik eta Konstituzio Plazan kanpamentua finkatu du.
Parte Zaharreko Hungariako kaldereroen konpartsa tradizionalak hamar urte bete ditu emakumeak gizonekin batera kantuan hasi zirela. Eta horixe izan da Konstituzio Plazan finkatu duten kanpamentuan gogora ekarri dutena. Aurten Aizpea Goenaga izan da erregina eta berak ospatu nahi izan du hamarkada. Berarekin batera, Patxi Perez eta Olatz Beobide damak joan dira eta zuzendari paperean Ibon Otaegi ibili da.
Horietaz gain, ospakizunean ez dira gainerako pertsonaiak falta eta hartzak protagonismo handia lortu du. Euripean bada ere, guztira, 360 partaidek gogoz kantatu eta dantzatu dute eta ordu txikiak arte festak ez du etenik izango.



