Groseko kaldereroek kanpamentua Txofre plazan finkatu dute
Irungo bandarekin batera kontzertua eman dute.
Aurten Groseko kaldereroek 30 urte bete dituzte eta euren jantzi dotoreekin atera dira kalera. Antolatzaileek IRUTXULOKO HITZAri esan diete Raimundo Sarriegiren abesti bat berreskuratu dutela eta duela 100 urte inguru ez zela kantatzen.
Orokorrean, Groseko kaldereroak beraien abestiak desberdinak izateagatik bereizten direla aitortu dute. Gainera, hartzaren dantza oso bitxia da.
Parte hartzaileei dagokienez, tradizioaren garrantzia azpimarratu dute: “Txikitatik hemen ibiltzen zirenak 30 urte ondoren parte hartzen jarraitzen dute”.
Txofre plazan kanpamentua egiten ari dira, indarrak hartu eta auzotik abesten jarraitzeko.



