Haur kaldereroak kalera irten dira
Zenbait egun entseatzen eman ondoren, kalera irten dira Haur Kaldereroak.
Trinitate plazatik abiatu da konpartsa 17:00etan eta ibilbide hasieran ez du euririk egin. Parte Zaharreko kaleetatik ibili dira ikasitakoa erakutsiz. Zartaginak gogor astindu dituzte eta ozen kantatu dute.
Neskek kolorez betetako jantziak eraman dituzte eta mutiletan, berriz, kolore beltza izan da protagonista. Txanoak eta zazpiak ez dira falta.


