Kursaal zubia itxi dute
Gauerdirako alarma gorria espero da eta jende ugari hurbildu da olatuak ikustera.
Aurreikusi bezala, Kursaal zubia itxi dute (18:00etan), bai oinezkoentzako eta baita ibilgailuentzako ere. Olatuengatik alerta laranja ezarri dute eta gauerditik aurrera alarma gorria izango da. Salamanka pasealekua
ere itxita dago eta Parte Zaharreko zenbait kaleetako kotxeak atera dituzte.
20:30etan berriro ireki dute, baina, behar izanez gero, segurtasuna mantentzeko asmoz, berriro itxiko dute.


















