Nazioarteko bi ordezkari berri ditu Zinemaldiak
Chris Paton eta Andrea Stavengahen ordezkari berriek Zinemaldiko 62. edizioan parte hartuko dute.
Donostia Zinemaldiak nazioarteko bi ordezkari berri sartuko ditu hurrengo edizioko taldean. Erresuma Batuko ordezkari Ginger Corbettek eta Latinoamerikako ordezkari Federico Veirojek erretiroa hartuko dutela jakinarazi dute. Horrenbestez, euren ordez Chris Paton eta Andrea Stavenhagen hasiko dira.
Chris Paton
Erresuma Batuko ordezkari berria izango da. Zinemaren munduan 30 urteko esperientzia du eta, besteak beste, publizista gisa lan egin du. Gainera, Premier PR komunikazio agentziaren kide sortzailea izan zen. Bestalde, Veneziako eta Hong Kongeko zinema jaialdietan lan egin du eta, gaur egun, Dubaiko nazioarteko zinema jaialdiko aholkularia ez ezik, Rotterdamgo Cinemart koprodukzio azokako Aholkularitza Batzordeko kide da.
Andrea Stavengahen
Latinoamerikako ordezkari berria Historian lizentziatu zen, Mexikon. Zinematofrafiaren sustapenean eta hedapenean egin zituen lanbideko lehen urratsak. 2013ko abuztura arte, Guadalajarako nazioarteko zinema jaialdian Industriako zuzendaria izan da, beste kargu batzuen artean.





