Porrotarekin ekin dio Gipuzkoa Basketek bigarren itzuliari (80-59)
Gipuzkoa Basket lehenengo bi laurdenetan ongi aritu den arren, beste bietan Sevillako Cajasol taldea izan da nagusi.
Sito Alonsok iragarri bezala, Cajasolen aurkako partida “zaila” izan da. Lehenengo bi laurdenetan taldea partidan ongi sartu den arren, bigarren zatian, Sevillako taldea nagusitu da eta Gipuzkoa Basket ezinean egon da eta puntuak galtzen joan da. Zaila izan da horiek berreskuratzea eta partida hogei puntuko aldearekin amaitu da (80-59). Horrenbestez, hainbeste espero zuten bederatzigarren garaipenak itxaron beharko du.
Kopako partidak datoz orain eta geldiune bat egongo da. Gaurko porrotarekin ostean, atsedena ongi etorriko zaio Gipuzkoa Basketi.



