Alerta laranja eman dute haizearen eta olatuen arriskuagatik
Haizea Hegoaldetik jotzen ari da, eta tenperaturak epelagoak izatea eragiten ari da. Bihar, ostirala, haize ufada gogorrak izango dira 21:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, alerta laranja eman dute olatuen arriskuagatik. Eguerdian, 15:00etatik aurrera 7-8 metroko olatuak espero dituzte.