Elkarretaratzeak egingo dituzte Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko
Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu lelopean, Elorrioko Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur eta bihar. Donostian gaur Bulebarrean elkartuko dira 19:30ean. Bihar Alderdi Ederren, udaletxe aurrean, egingo dute protesta 12:00etan; eta 20:00etan enkartelada.