The Poodles talde suediarra. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
New Thunder elkartearen Heavy Jaiak 12 urte beteko ditu aurten. Larunbatean elkartuko dira Larratxo kultur etxean (19:00), urteko festaz gozatzeko. Suediako The Poodles taldea izango da izarra. Donostiako Overloud boskotea eta Jare talde bizkaitarra ere izango dira zuzenean jotzen. Heavy musikariak ez ezik, festara joaten diren zaleak ere igoko dira taula gainera. Ohi bezala, playback lehiaketa egingo baitute, eta aukera izango dute euren idoloak imitatzeko.
Sarrerak 15 eurotan izango dira salgai leihatilan. Aldez aurretik erosi ahal izango dira Casares-Tomasene kultur etxean, Kulturalive.com, La Cabañan eta Txiki tabernan, 12 euroren truke.