Txikijazz programak lau kontzertu eskainiko ditu otsaila eta ekaina bitartean
Ondorengo kontzertu hauek programatu dira:
[box]
Mastretta. Nacho Mastrettaren programak musikaren oinarriak er
akusten dizkie haurrei modu parte-hartzaile batean, musikaren funtsezko balioak irakasten dituzten jolas xume batzuen bitartez. Otsailak 8. 18:00. Kursaaleko erabilera anitzeko
aretoak. 8€. (Sarrerak agortu egin dira)
Gregario de Luxe. Kontzertuaren hasieran musika beltza deituaren jato
rria azaltzen zaie neska-mutikoei: Afrikatik Estatu Batuetara itsasontzietan eramandako esklaboak, lehenengo espiritualak… bluesera iritsi eta soulean amaitu arte. Gero, bandako kideek soula egiteko erabiltzen diren musika-tresnak erakusten dizkiete haurrei, baita nolako soinua duten ere; musikari beltzen eta zurien arteko elkarbizitzaz hitz egiten diete eta emakumezko bat –Aretha Franklin– musika horretako izar nola bilakatu zen azaltzen dute. Martxoak 23. 12:00. Victoria Eugenia Kluba. 8€.
Jazzarekin: jazzeko istorioak. Xede pedagogikoz, baina jolasa eta dibertsioa baztertu gabe, Musikanaiz elkarteak jazzeko piezak interpretatuko ditu eta musika mota horren historia azalduko die txikienei, jazzeko pieza eta
kontzeptu garrantzitsuenetan zehar ibilbide musikal bat eginez. Maiatzak 4. 12:00. Victoria Eugenia Kluba. 8€.
Bluesarekin: blueseko istorioak. Bluesarekin ikuskizuna blueseko kontzertu didaktiko
[/box]
bat da, neska-mutikoei zuzendua. Saio honen helburu nagusia musika mota hori ezagutzera ematea da jolasaren eta parte-hartze aktiboaren bitartez, hau da, abestuz, dantza eginez, antzeztuz eta musika- tresnak joz.
Ekainak 22. 12:00. Victoria Eugenia Kluba. 8€.