Elkarretaratzea, udaletxe aurrean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Jende andana elkartu da gauer eguerdian Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko. Udaletxe aurrean elkarretaratzea egin dute ‘Espetxe politika honi ez! Sakabanaketa amaitu! lelopean.
Arkaitz Bellonen sorterrian, Elorrion, espetxe politika “gizagabe eta krudela” salatu dute lagun eta bizilagunek, eta sakabanaketaren aurka bihar Elorriora joateko eskatu diete euskal herritarrei, 17:30ean.