Abisu laranja dela eta, Krisi Mahaiak Salamanca pasealekua eta Kursaal zubia ixtea erabaki du
Denboralearen jarraipena egingo du Salamanca pasealekuko aginte postutik.
Brigadak mugatutako zonalde guztietako hesiak aztertzen ari dira.
Larunbaterako, 8 metroko olatuak espero dituzte, eta abisu laranja eman dute. Eguerdian, 15:00etatik aurrera hasiko dira olatu handiak, 6-7 metro ingurukoak, eta azken orduan 8 metrora iritsiko direla iragarri dute. Itsasgora 00:24an izango da.
Udaleko Krisi Mahaia, iragarpenak kontuan hartuta, larunbatean Salamanka pasealekua ixtea (15:00etan) eta Kursaal zubia (20:00etan) ixtea erabaki du. Brigadak adi egongo dira, zubia lehenago ixteko beharra egongo balitz. Leizaola pasealekua, Pasealeku Berria eta Zurriolako terrazak ere itxita egongo dira.
Gaur hesi guztiak ikuskatzen ari dira. Dagoeneko Lehendakari Agirre zubiko kristalezko baranda jarri dute, baita Maria Cristina zubiko hesi finkoak ere.
Saneamendu taldeak estolderia garbitzen ari dira ostiralean eta larunbatean 22:00etarako lanerako prest egongo dira, garbiketa lanen bat egitea beharrezkoa balitz.
Principe zinema aretoko arduradunekin adostu dute 20:00etatik aurrera leihatilak lekuz aldatzea, eta taberna dagoen lekuan jartzea salmenta gunea. Horrela, zinemara doazen herritarrak gutxiago gerturatuko dira Salamanka pasealekura.