Kexak bidaltzeko, abisuak emateko eta kontsultak egiteko mugikorrerako aplikazio bat sortu dute
http://youtu.be/5RDCJONyhXo 'Dpostontzia' izeneko aplikazioa Herritarren Postontzia izango da.
‘Dpostontzia’ izeneko aplikazioa Herritarren Postontzia izango da.
“Herritarrei zerbitzua ematea da helburua, Herritarren Postontzia erabiltzeko balio baitu”. Hala aurkeztu du Axier Jaka Partaidetza zinegotziak Dpostontzia izeneko aplikazio berria. Mugikorraren bidez udalarekin harremanetan jarri ahal izango dira herritarrak: intzidentziak, abisuak, kontsultak, eskerrak eta kexak helarazi ahal izango dituzte aplikazio honen bidez. Nora Galparsoro Azpiegitura eta Zerbitzu zinegotziak azaldu du helburua komunikazio horiei konponbidea ematea eta ahalik eta azkarren erantzutea dela.
Udalaren datuen arabera, egun jasotzen dituzten komunikazioen %82 Internet bidez iristen dira, eta soilik %18 izaten dira aurrez aurre edo telefono bidez egindakoak. Gailu mugikorrei dagokionez, 507.542 bisita egin dira bide honetatik. Herritarren Postontzian urtero 10.000 eta 13.000 komunikazio bitartean jasotzen dituzte, eta gehienak abisuak, iradokizunak eta intzidentziak izan ohi dira. Ia erdia bide publikoari buruzkoak izan ohi dira.
Dpostontzia Donostiako Udalaren aplikazio propio bat da, eta ez aplikazio estandar bat. Barne kudeaketarako erramintekin guztiz integratuta dagoen aplikazioa lortu nahi baitzuen. Foru Aldundiaren Garapenerako laguntza bat jaso du udalak, 3.600 eurokoa.
Aplikazioa doakoa da, eta edozein gailu mugikorretatik deskarga daiteke, baita Donostia.org webgunetik ere.