Bidebieta Institutuak 1.420 euro bildu ditu Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei elkartasuna adierazteko
Bidebieta Institutuko bi ikasle Trintxerpeko sutean kaltetuak izan ziren. Egoera honen aurrean, eta Institutuak laguntza eskaintzeko asmoz, Elkartasun Astea Bidebietan izeneko jarduera antolatu du. Eskoletan Trintxerpen gertatutako sutea ikasleekin landu dute eta, ondoren, dirua biltzeari ekin diote.
Guztira, 1.420 euro lortu dituzte eta, txeke moduko baten bidez, kaltetutako familiei diru hori guztia helarazi diete. Arantxa Urtiaga eta Jesus Neira, kaltetuen aldeko plataformako kideak, Bidebideta Institura gerturatu dira eta Jon Lopez Institutuko zuzendariak eta Maite Galdos ikasketa buruak izan dira dirua eman dietenak.
Bidebieta Institutuak Elkartasun Astea Bidebietan jardueraz gain, urtero antolatzen dituen jardueren bitartez, Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei laguntza eskaintzen jarraitzea du helburu.