EH Bilduk bilera irekiak egingo ditu auzoetan bere erronkak partekatzeko
EH Bilduk legealdia hasi zenetik Donostiako Udalean landu duten politika ereduaren balorazio egin du. Herritarrak oinarri dituen eredua garatu dutela nabarmendu dute.
Bide horri jarraituz, lau saio antolatu dituzte hiriko gune ezberdinetan. Bileren helburua bikoitza izango da: egindako bidearen balorazioa egitea eta aurrera begirako erronkak partekatzea herritarrekin.
Saio guztiak larunbatetan egingo dituzte, goizeko 11:00etan.
-Otsailaren 15ean egingo dute lehen saioa, Okendo kultur etxean. Herritarrok egiten dugu Donostia izenburupean, herritarren partaidetzaz arituko dira.
-Otsailaren 22an, Egiako kultur etxean, euskara izango dute hizpide Bizi euskaraz Donostia lemapean.
-Martxoaren 22an, Loiolako kultur etxean hirigintzaz arituko dira Pertsonentzako hiria izenburupean.
-Martxoaren 29an Altzako Casares kultur etxean, ongizate politikak aztertuko dituzte Donostia justu eta solidarioa saioan.