http://vimeo.com/86426383
Otsailaren 17tik 21era bitartean Antzoki Zaharrean LABO sail esperimentaleko eta iazko Kimuak katalogoko film laburrak proiektatuko dituzte.
Otsailaren 17tik 21era bitartean Antzoki Zaharrean LABO sail esperimentaleko eta iazko Kimuak katalogoko film laburrak proiektatuko dituzte.
Film laburren erakusleiho ederraz gozatu ahal izango dute zinezaleek hurrengo astean, otsailaren 17tik 21era. Pantaila handian eta jatorrizko hizkuntzan ikusi ahal izango dituzte 2013ko Kimuak katalogoko eta Clermont Ferrand jaialdiko LABO saileko film laburrak.
Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira, Antzoki Zaharrean, eta sarrerak 2 euroren truke eskuratu ahal izango dira. Astelehen, astearte eta ostegunean gaztelaniazko azpidatziekin emango dituzte filmak; asteazken eta ostiralean, berriz, euskarazko azpidatziekin.
Astelehenean azken Kimuak katalogoko zazpi film laburrak emango dituzte. Hiru donostiarren lanak daude iazko hautaketa honetan: Aritz Morenoren
Colera, Borja Cobeagaren
Democracia eta Aitor Iturrizaren
Una hora, un paso. Lander Camarero bilbotarraren
A political story, Izibene Oñederra azkoitiarraren
Hotzanak, Asier Altuna bergararraren
Zela Trovke eta Raul de la Fuente iruindarraren
Minerita. Azken lan honek film labur onenaren Goya saria eskuratu berri du. Mineritak Boliviako hiru emakumeren istorioa kontatzen du. Mehatzari gisa lan egiten dute Potosiko Cero Ricon. Infernuan bizirauteko borrokaz dihardu filmak.

Aurkezpenean izan dira Ane Rodriguez (Tabakalerako Kultura Zuzendaria), Josemi Beltran (Donostia Kulturako zine programazio zuzendaria), Esther Cabero (Kimuak-eko ordezkaria) eta Lois Patiño (‘Montaña en sombra’ film laburraren zuzendaria). (Argazkia: Tabakalera)
Proposamen ausart eta harrigarrienak Frantziako jaialdiko LABO sailak ekarriko ditu asteartetik ostiralera. Lau saiotan 29 film labur ikusteko aukera emango diete donostiarrei. Sail honetako filmeen ezaugarri nagusia izaera esperimental eta urratzailea da.
Noah izan da aurtengo ekitaldian sari nagusia eskuratu duen obra. Aro digitalean gizakiak duen portaera aztertzen du animazio kanadar honek. Publikoaren Saria ere lortu zuen, gainera. Otsailaren 20an, ostegunean, proiektatuko dute. Egun berean epaimahaiaren sari berezia lortu duen
Montaña en la sombra film laburra emango dute.