Ramon Gomez: "Garitano eta Izagirreri emandako abisu bat izan da"
PPren ustez legeak bere bidea egin du eta Donostia normaltasunera etorri da, “Igeldo berreskuratuz”. Bilduk hasitako bideak ez zuen zentzurik eta EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia abisu bat izan da: “Garitano eta Izagirreri emandako abisu bat izan da dekretua bertan behera uztea; legeak betetzeko dira, eta Aldundiaren dekretua ez da legezkoa”.
Orain “igeldotar guztiei merezi duten harrera” eskaintzeko garaia da Gomezen ustez. Bere hitzetan, “auzotarrak ez badaude eroso udaletxearekin dituzte harremanetan, egoera hobetu beharko da”.
Barrutien aukera da popularrek defendatzen dutena. “Hiri handien legearen arabera Donostiari barrutiak edukitzea dagokio, eta ez Altzan bakarrik. Gure ustez barrutiak zehaztuko balira, eskumenak handituko lirateke, eta igeldotarrak ere gusturago biziko lirateke dagokien barrutian”, esan du zinegotzi popularrak.
Azkenik mezu zuzena bidali dio Gomezek Aldundiari: “utzi diezaiotela bazterrak nahasteari, nahikoa min eman baitie dagoeneko donostiarrei”.