Erraldoak eta dultzaineroak ibili dira Parte Zaharreko kaleetan barrena. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Lau auzotar espetxeratzeko arriskuan eta hiru elkarte ixteko arriskuan dira Parte Zaharrean. Joseba Alvarez, Juani Lizaso, Aitziber Arrieta eta Asier Coloma auzotarrak eta Herria, Ikatz auzo biltokia eta Suhazi jatetxea auzipetuta daude Gazte mugimendua, Batasuna eta Herriko tabernen aurkako makro sumarioetan. Horiei guztiei elkartasuna adierazteko, eta “salbuespen egoera” salatzeko, Herria, Suhazi eta Ikatz Biltokia Libre Eguna ospatzen ari dira gaur Parte Zaharrean. Joan den asteburuan eginiko jardueraren ildotik antolatu dute gaurkoa ere; hainbat jarduera prestatu dituzte epaiketa politikoak jai giroan salatzeko.
Goizeko programari dagokionez, erraldoien eta dultzaineroen kalejira, ekitaldia, pintxo lehiaketa eta herri bazkaria antolatu dituzte. Arratsalderako, Kafe Libre egingo dute, eta horrekin batera jolasak, 16:00etatik aurrera. Huarrentzako Txokoa prestatuko dute 17:00etan, eta auzoko jarduera bat egingo dute 19:00etan. Biharko Punta Ara2 taldearen kontzertua iragarri dute, 19:00etan, Herrian.