Kantu Jirak ez dio hirugarren larunbateko hitzorduari hutsik egin
‘Triste bizi naiz eta’ abestiarekin ekin diote gaur urteko bigarren Kantu Jirari. Hilabetearen hirugarren larunbatean izaten da Kantu Jira, 12:00etan abiatuta, eta halaxe egin dute gaur ere. Jende andana bildu da Elkar dendaren aurrean, Kantu Jira hasi ohi den lekuan. Lehen kantuak hortxe abestu dituzte, baina gero Parte Zaharreko kaleetatik barrena ibili dira, larunbata goiza girotzen.