Jose Luis Arrue, PPk zinegotzia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Otsailaren 27ko udalbatzarrean eraikuntza zergaren araudia eguneratzea proposatuko du PPk. Jose Luis Arrue, zinegotzi popularrak adierazi duenez, zerga horren bidez ia bost milioi euro jasotzen ditu udalak urtean. Baina 1997. urtetik eguneratu gabe omen dago araudia, eta konponketa lan batzuk zergaren tasarik altuena ordaintzen dute oraindik, hots, %5a. Araudia egokituz,ordea, konponketa txikiak erraztu eta ekonomia suspertuko litzatekeela uste du Arruek.
Horregatik, eraikuntza lanen zerga ikuskatuko duen batzorde bat sortzea proposatu du PPk. Lehen ere adostu zuten antzeko proposamenik, baina udal gobernuak ez zuela batzordea sortu esan du Arruek.
PPk proposatzen duen batzordeak sei hilabeteko iraupena izango luke. Alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat izango luke eta hilean behin egingo lituzteke bilerak.