Hirian egingo dituzten lanak erakutsiko dituzte mapa baten bidez
Donostia Berritzen atala izango da, herritarrek euren kexa, galdera eta iradokizunak bidali ahal izateko. Galparsorok nabarmendu duenez, “egunero ari gara Donostia berritzen, auzoetan eta kaleetan mantentze lanak egiten. Hiriaren paisaia dinamikoa da, bizirik dagoen zerbait eta etengabe berritu behar dugu”. Etengabeko lan horixe islatu nahi dute Donostia Berritzen zerbitzuaren bitartez.
Beraz, bi helburu izango ditu atariak. Batetik, herritarrei informazioa ematea, eta egiten den lan guztiari balioa ematea. “Gurea ondo zaindutako hiria da. Urteko egun guztietan prest egoteko, berritzeari baliabide asko eskaintzen dizkion hiria da, eta garrantzitsua da talde askok egunero egiten duten lana ikusaraztea”.
Bilerak auzoetan
Donostiako Udalaren partaidetza ereduari jarraituz, astero elkartzen dira auzo elkarteekin, haien auzoetan dituzten behar eta lehentasunei erantzuteko. Galparsorok adierazi duenez bera pertsonalki joaten da auzo elkarteekin egiten dituzten bileretara. Berarekin izaten ditu saileko teknikariak eta partaidetza saileko ordezkariak ere. “Guretzat, garrantzitsuena da herritarrek guri helaraztea zein diren beren auzoetan dituzten beharrak lehen eskutik”, esan du Galparsorok.
2012an hasi ziren auzo elkarteekin bilerak egiten, baina oraintxe dela uste du udal gobernuak bilera horien berri emateko unea. Hona hemen egutegia:
-Otsailak 18: Altza
-Martxoak 4: Amara Berri-Morlans
-Martxoak 11: Igeldo
-Martxoak 18: Gros
-Apirilak 1: Ulia
-Apirilak 8: Egia
-Maiatzak 6: Amara
Donostia Berritzen ikurra aurkezteaz gain, Gurutze eta Zedro pasealekuko lanen berri eman du Galparsorok.
Gurutzeri dagokionez, 73.518,47 euroko aurrekontuarekin, auzoko irisgarritasuna hobetuko dute. Espaloiak zabaldu, berriak egin eta arrapalak egingo dituzte. Ur eta saneamendu hodiak ere berrituko dituzte.
Zedro pasealekuan ere ur, saneamendu eta argiteria lanak egingo dituzte, eta espaloiak ere konponduko dituzte. 209.394,67 euro erabiliko dituzte horretarako.
Nora Galparsoro, Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziak bere saileko marka berria aurkeztu du: Donostia Berritzen. Marka horren baitan, herritarrek hirian egiten dituzten lanak ezagutuko dituzte zuzenean. Izan ere, mapa batean kokatuko dituzte hirian egiten ari diren edo egingo dituzten jarduerak, herritarrek kontsulta ditzaten. Astero berrituko dute informazioa.
Gainera, Herritarren Postontzian nahiz Dpostontzia aplikazioan