Ikerbasquek zientzialari gazteak kontratatzeko deialdi berria ireki du
Research Fellow programak 2013-2017 aldirako Euskadin 100 ikertzaile gazte kontratatzea da; deialdi berri honetan 25 zientzialarik hartuko dute parte.
web orrian bertan egin dezakete, martxoaren 31 arte.
Programa honi esker, iaz, berrogei gazte hasi ziren lanean. Horietako bat Maria Jesus Perugorria Beratarra da. Hilabete batzuk besterik ez daramatza Ikerbasqueko Research Fellow ikertzaile bezala eta eskaini diotena “berebiziko” aukera dela ziurtatu du. “Newcastlen hiru urtez egon nintzen eta orain etxera itzuli naiz. Ikerbasquek egindako apustua eskertzen dut. Eskerrik asko hemen ikertzen jarraitzen uzteagatik”. Urte eta erdi daraman beste gazte batek Donostian ikerkuntzarako dagoen giroa “bikaina” dela ziurtatu du.
Ikerbasquek maiatzan beste deialdi bat irekiko du ikertzaile seniorrak kontratatzeko, hamar urte baino gehiagoko ikerketa eskarmentuarekin.
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ikerbasquek 25 ikertzaile gazte kontratatuko ditu. Research Fellow programaren baitan dagoen bigarren deialdia da. Izan ere, 2013 urtetik 2017 urtera programa honen bidez guztira ehun zientzialariei lan munduan sartzeko aukera eskaini nahi dute. Alde batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea dute helburu; eta, bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea. “Gure ikerketa zentro eta unibertsitatetara ekarri nahi ditugu, gazteen harrobi moduko bat sortzeko asmoz. Ikerketaren aldeko apustua egiten dugu, ekonomia suspertzeko, eta, epe luzera, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatuko ditu”, azaldu du Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Itziar Alkortak. Programa aurrera eraman ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak zazpi milioi euro jarri ditu eta Europar Batasunak beste zazpi milioi euro.
Deialdiaren baldintzei dagokienez, gazteek ikerkuntzan hiru eta hamar urte bitarteko esperientzia izan behar dute eta prozesua nazioarteko ebaluatzaileek egingo dute. Bost urteko lan kontratua eskaintzen dute eta behin hori amaituta, ebaluazio bat gaindituz gero, kontratua iraunkorra izan daiteke. Research Fellow programan parte hartzeko interesa duten gazteek Ikerbasquen