Irratia bertatik bertara ezagutzeko aukera emango du Ttan Ttakunek
Larunbatean (otsailaren 22an) Ttan Ttakun irratiak ateak irekiko ditu, eta interesa duen edozein pertsonak irratia ezagutzeko aukera izango du. Bulegoa, bilera gela, kontrola… Irratiko lana ere azalduko dute jardunaldi ireki berezi honetan. Arratsaldean, 17:00etan, irekiko dute Karmengo Amaren kaleko 60. zenbakian duten lokala. Bertaratzen direnentzako askaria prestatuko dute, eta irratsaio berezi bat egingo dute.
Inork irratsaio bat egin nahi balu edo laguntzaile gisa jardun nahi balu egun aproposa izango da Ttan Ttakun irratira joan eta proposamenak egiteko.