Musika Gelak 30 saio eskainiko ditu
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak musika haur eta gaztetxoengana hurbiltzea du helburu, eta 2008an jarduera abiatu zuenetik 41.000 ikaslek parte hartu dute.
Internet bidez eta Kursaaleko txarteldegian.
Fevas elkartearekin ere elkarlanean
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Fevas elkartearekin ere elkarlanean dihardu 2009tik. Zehazki, urritasun psikologikoak dituzten pertsonak ditu oinarri Fevas elkarteak, eta euren bizitzak errazten saiatzen da. Fevas elkarteak eta Euskadiko orkestrak egiten duten elkarlanaren bidez, dagoeneko urritasun psikologikoak dituzten 400 lagun baino gehiagok parte hartu dute kontzertu didaktikoetan. Orain arte bereziki helduei zuzendutakoak izan diren, baina, aurten, lehen aldiz, haurrekin ere lan egingo dute. “Musikariekin hitz egin dugunean harro sentitu gara, errespetu handiko pertsonak direla esan digutelako, oso alaiak, eta instrumentuak jotzeko orduan segituan animatzen direla”, azaldu du Fevas elkarteko Pablo Gonzalezek.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak arreta berezia eskaintzen die haur eta gaztetxoei, eta eurei zuzenduta osatzen du 2008tik Musika Gela programa. Hainbat jardueretan banatzen da Musika Gela, Miramoneko egoitzako Eskola Kontzertuak, Kursaaleko Musika Familian kontzertu zikloa, eta ikastetxeei zuzendutako beste hainbat jarduera, tailerrak zein bisitak, besteak beste. Aurtengo denboraldian 30 saio bilduko ditu Musika Gelak, eta guztien aurkezpena egin dute gaur goizean. “Musika Gela 2008an egiten hasi ginenetik, 41.000 haurrek parte hartu dute. Orkestraren oinarrien artean dago Musika Gela, abonu kontzertuen ostean”, azaldu du Iñigo Alberdi orkestrako zuzendari nagusiak.
Hainbat erakunderen elkarlari esker lortzen dute urtero Musika Gelaren programazioa osatzea. Eskola Kontzertuak, esaterako, Donostiako Udalaren babesari esker antolatzen dituzte. Donostiako ikastetxeetako haurrek orkestraren egoitza bisitatzen dute, eta bertan kontzertu didaktikoez gozatzen dute. Orain arte haur eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako saioak egin dituzte, eta aurten, lehenengoz, bigarren hezkuntzako gaztetxoek ere parte hartuko dute. “Musika emozioei guztiz lotua dago, eta sormenerako tresna aparta da. Euskadiko orkestrak egiten duen lana txalogarria da, eta geroz eta errotuago dago programa. Haurrek, helduok bezala, esperientzia pertsonalen bidez errazago barneratzen dituzte ikasgaiak”, aipatu du Naiara Sampedro udaleko Gazteria zinegotziak. Aurten, harizko orkestrak Serenata eskainiko du lehen hezkuntzako ikasleentzat, orkestra eta pianoaren Gerra eta Pakea ikuskizuna bigarren hezkuntzakoentzat, eta Barrok… ino txikienentzat.
Musika Familian ataleko kontzertuak Kursaal Eszenarekin batera antolatzen ditu orkestrak. Musikaren poetika modu ludiko, zentzudun, bizi eta eta alaiean haur eta gazteei hurbiltzea dute helburu. Kursaalen izango dira kontzertuak. Martxoaren 15ean, 12:00etan, Gerra eta Pakea eskainiko dute; ekainaren 20an, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin, Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizuna eskainiko dute, Kursaal Auditorioan, 16:30ean eta 19:00etan. Kursaaleko Ganbera aretoan, Musika Familian ziklorako sarrerak salgai daude jada,