Zurriolako kai muturra. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Denboraleak eragindako kalteen konponketak adosteko, Udal Gobernuak eta Kosta departamentuak bilerak egiten jarraitzen dute.
Udalak duela egun batzuk hasi zituen 3 milioi euroko partida duten konponketa lanak. Udal Gobernuaren helburua da lan guztiak udararako amaituta egotea. Horregatik, Kosta departamentuari dagozkion lanak egin ditzan eskatu dio. Kosta departamentuak Zurriolako kai-muturra eta Leizaola Pasealekuko lanak martxoan hasteko konpromisoa hartu du.
Oraindik adosteke daude erakunde bakoitzak dituen eskuduntzak, zenbait gunetako konponketei dagokienez. Juan Karlos Izagirre alkateak premiazko lanak has daitezen eskatu du eta hain premiazkoak ez direnak, uda baino lehen amaitu daitezela.
Bi erakundeek adostu dute Udalak Kostaren domeinuko guneak diren tokietan egingo dituen lanei buruz informazioa ematea, berehala egin ahal izateko baimena jasotzeko.