500 tona hondar atera dituzte Ondarretako lorategietatik
Hilabete hasierako denboraleak eragindako kalteak konpontzen ari dira etengabe hiriko hainbat lekutan. Ondarretako lorategietan adibidez, 18 langile atsedenik gabe aritu dira bi txandatan, goizeko 7:30etik 18:30era.
500 tona hondar bildu dituzte. Horietatik 300 tona garbi hondartzara bueltatu dituzte, eta gainerakoa zabortegira bota dute. Itsasoak ekarritako zikinkeriak, harriak eta batez ere hondarra atera dituzte, eta dagoeneko lorategiek lehengo itxura berreskuratu dute.