Astelehenetik aurrera nortasun agiria eta pasaportea Urumea pasealekuan egingo dira
Leku aldaketaren ondorioz, bihar eta etzi Pio XII. plazako bulegoa itxi egingo dute.
Nortasun Agiri, Pasaporte eta Bisatuen bulegoa astelehenetik, otsailaren 24tik, aurrera lekuz aldatuko da. Gaur da azken eguna agiriak Pio XII.aren plazan dagoen bulegoan eskatzeko. Izan ere, bihar eta etzi lekualdatzea egingo dute eta Donostiako bulegoa itxita egongo da. Hala ere, behar duen edonork Irungo sailera joateko aukera izango du, aurretiko hitzordua zehaztuz.
Probintziako polizia etxe berria astelehenean irekiko dute, eta Urumea ibaiaren ondoan kokatuko da, Aldunaenea inguruan, Urumea pasealekuko 17. zenbakian, hain zuzen ere. Honela, Pio XII.aren plazan dagoen bulegoa behin betiko itxiko dute.