V. Boulder Txapelketa jokatuko dute Pio Baroja kiroldegian
Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako lehia larunbatean izango da, eta egun osoan eskalatzaileak gora eta behera ibiliko dira.
Hainbat eskaera jaso ondoren, azken urteetan antolatu gabeko boulder txapelketa berriro ere egitea erabaki du Fortuna Kirol Elkarteak. Hala, lan talde berria osatu, eta V. Boulder Txapelketa jokatuko dute larunbatean, Antiguako Pio Baroja kiroldegian. Eskalada bultzatzea du helburu klubak, eta horregatik, edozein herritarrek izango du bertan parte hartzeko aukera.
Fortunako kideen ustez, boulderra eskalada klasikoa baino askoz erakargarriagoa da eskaladan hasi nahi dutenentzat, eta aldi berean, baita ikusleentzat ere. Partaideek ez dute mugarik izango, eta nahi adina bloketan saiatzeko aukera izango dute. Gainera, eskalada materiala eta beste sari batzuk zozkatuko dituzte parte hartzaile guztien artean.
V. Boulder Txapelketa
- Ordutegia: 9:30etik 10:30era izen ematea; 10:30etik 13:30era sailkatze probak; eta 16:00tatik 18:30era finalak.
- Mailak: 13-17 urte artekoak, eta senior maila.
- Txapelketa sistema: Flash.
- Izen-ematea: Aurretik 8 euro; eta egunean bertan, 12 euro. Pio Barojako bazkideek 2 euro gutxiago ordainduko dituzte.
- Bazkaria (plater bat eta edaria): 6 euro.