Arte Ederren eraikinean babes neurriak jarri dituzte. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Datorren ostegunean, otsailak 27, eztabaidatuko dute Eraikitako Hiri Ondarearen Plana udalbatzarrean; EAJk zazpi zuzenketa aurkeztuko ditu.
Jeltzaleek Eraikitako Hiri Ondarearen Planari jarritako zuzenketek hiriko bost eraikini eragingo diete. Guztiei aldatu nahi die babes maila EAJk, eta aldaketa horien berri eman dute gaur Iñaki Gurrutxaga eta Eneko Goiak.
Batetik,
Reparadoras komentuari C babes maila eman nahi diote. Jeltzaleen ustez, udal gobernuak finkatu nahi duen B babes mailak zailtasunak sortzen ditu eraikina barnealdetik konpondu nahi badute.
Iñaki Gurrutxaga eta Eneko Goia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Bestetik, eraiki zirenetik 50 urte igaro ez badiera ere, eta hortaz planak babesten ez baditu ere, jeltzaleek Haizearen Orrazia, Pasealeku Berriko Oteizaren eskultura eta Kursaal jauregia babestu beharrekoak direla uste du EAJk, “hiriko irudi” bihurtu direlako.
Azkenik, Arte Ederren eraikinari dagokionez, C babes maila defendatuko dute, baina erregimen berezi bat onartuko diote, fatxadak aldatzea ahalbidetuko lukeena. Jeltzaleen arabera, Arte Ederren eraikinak berezko balioa du eraikin gisa, eta mantendu beharra dago, baina Urbieta eta Prim kaleetara ematen duten fatxadak aldatzea onartuko lukeen babes maila bat ezinbestekoa da, etorkizuneko erabilera bermatzeko.