Kultur aniztasuna sustatzeko norbanako eta elkarteen arteko sare bat eratuko dute
azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa osatzeko asmoz parte hartze prozesu bat jarri zuten abian udazkenean; Hiriko bost auzotan (Parte Zaharra, Antigua, Altza, Amara Berri eta Egia) egin dituzte saioak. Kultur eta jatorri askotako norbanako eta elkarteetako ordezkariekin bildu dira eta euren iritzi, kezka eta ideiak bildu dituzte.
Jasotako ekarpen horiekin guztiekin hasierako txostena osatu dute, eta elkarbizitzarako bidea eraikitzen jarraitzeko oinarriak finkatu dituzte. Bide horretan emango duten lehen pausua norbanako eta elkarteen hiri mailako sare bat osatzea izango da, kultur aniztasuna eta bizikidetza sustatzeko. Naiara Sampedro, Kultur Aniztasuneko zinegotziak adierazi duenez, “modu kolektiboan landu nahi dugun lana da, eta horretan dudarik gabe, parte hartze saio hauetan jasotako ekarpenek asko lagunduko dute”.
Jasotako ekarpenak
Naiara Sampedrorekin batera Maitane Barrenetxea, Aztiker enpresako kidea izan da kultur aniztasunaren inguruan jasotako ekarpenen berri eman duena. Barrenetxeak azaldu duenez, ikuspuntu ezberdinetako ekarpen ugari bildu dituzte, hausnarketa eta eztabaida bultzatzea izan baita saioen helburua.
Bederatzi multzotan antolatu dituzte jasotako ekarpenak.
–Hezkuntza: ikastetxeetan jatorri eta kultur ezberdinetako pertsonen banaketa bat gertatzen ari dela sumatu dute. Baita eskaintza publiko eta pribatuaren arteko banaketa ere.
–Elkartegintza: jatorri ezberdineko pertsonak biltzen dituzten elkarteen artean nolabaiteko harremana edo sarea sortzea beharrezkoa omen da. Eta baita elkarte eta udalaren arteko harremana sendotzea ere.
–Erligioa: eztabaida saioetan jasotako iritzien arabera, erligioa ez da batere landu jatorri eta kultur aniztasunaren diagnosian. Momentuz Donostian ez dago beste hiri batzuetan gurtzarako guneekin sortu den arazorik izan, baina jatorri ezberdineko herritarrek gune horien beharra azpimarratu dute.
–Kultura: kultur aniztasuna bada Donostian, baina ikusezina dela uste dute. Kultur aniztasuna erakutsi eta ezagutarazteko beharra sentitzen dute.
–Elkarbizitza: hirian sortzen diren jarrera xenofoboei aurre egiteko sentsibilizazio kanpainak landu beharra dago.
–Auzoak: nortasuna garatzeko gune garrantzitsuak direla uste dute, beraz elkarbizitza proiektuak auzo bakoitzaren errealitatera egokitzea oso baliagarria omen litzateke.
–Komunikazioa: Donostiaren errealitatea ezagutarazi behar omen zaie donostiarrei, aitortza eta elkarbizitza lantzeko.
–Jarduerak: Alde batetik, jatorri eta kultur aniztasuna txertatu beharra sumatu dute jada erroturik dauden kultur jardueretan, danborrada edo San Tomas eguna, adibidez. Eta bestetik, aniztasun hori erakusteko jarduera bereziak antolatzea proposatu dute.
–Oinarrizko beharrizanak: jatorri ezberdineko donostiarrek, hirira iritsitako herritar berriei harrera egin behar zaiela uste dute. Oinarrizko beharrizanak erakutsi eta errazteko protokolo baten beharra sentitzen dute.
Esan bezala, ekarpen hauek guztiak modu zabalagoan aztertuko dituzte datorren astelehenean, udalbatza aretoan.
Datorren astelehenean, otsailak 24, aurkeztuko dute herritarren ekarpenekin osatu duten txostena udaletxean, 18:00etan.
Jatorri eta kultur aniztasuna errealitate bat da Donostian, eta errealitate hori egoki bideratzeko asmoz lanean ari da Kultur Aniztasuna saila. Jatorri Aniztasuna eta Elkarbizitza Donostian, Aztikerrekin batera egindako