Nepaleko paisaia eta herritarrak, iruditan
Nepaleko begiradak erakusketa ireki berri dute Okendo kultur etxean. Sergio Gonzalez Lopez argazkilari arrasatearraren irudiak izango dira ikusgai martxoaren 28a arte. 2011n Nepal eta India Iparraldera bidaiatu zuen. Nepaleko paisaiak eta jendeak liluratuta utzi zuten. Hain zuzen, erakusketa honetako argazki gehienak Bandipur eta Katmandu bailarakoak dira. Astelehenetik ostiralera ikus daitezke Gonzalezen argazkiak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.