Bilbotarrek irabazi dute derbia (78-68)
Bilbotarrak izan dira garaile euskal derbian. Gipuzkoa Basketek ondo jokatu du, baina Bilbao Basket nagusi izan da partida guztian. Azkenik hamar puntuko aldearekin amaitu da partida: 78-68.
Gaurko emaitzarekin, seigarren porrota jaso dute jarraian Sito Alonsoren mutilek.