Alerta laranja eman dute bihar eguerdirako
Olatu handiak direla eta alerta laranja eman dute biharko (asteartea). Bost metroko olatuak espero dituzte. Abisua arratsaldeko 18:00ak arte mantenduko dute. Gaur Hego haizeak joko du goizean, baina gero indarra galduko du.