Altza, Bidebieta-Gaiztarro, Intxaurrondo, eta Ategorrieta-Ulia bilduko lituzke EAJk proposatutako barrutiak
PP eta PSE-EEk hiria lau barrutitan antolatzeko aukera aurkeztu ondoren, oraingoan jeltzaleek egin dute euren proposamena.
Baina aurretik Ibabek argi utzi nahi izan du Altzako barrutia izenez ezagutzen bada ere, jeltzaleek sortu nahi duten barrutiak hiriaren ekialdea hartuko lukeela, eta ez Altza bakarrik. Hortaz, Altza, Bidebieta-Gaiztarro, Intxaurrondo, eta Ategorrieta-Ulia bateratuko lituzke EAJren proposamenak.
Deszentralizaziorako bidean
Barrutiak deszentralizaziorako tresna bat direla uste dute jeltzaleek. Hiriko ekialdearen kasua landuko dute, “batzordea horretarako sortu zelako”. Hala ere, EAJk aurkeztu duen proposamenak barrutiei egiten die erreferentzia, beraz, “ekialdeko auzoen izaera arautzeaz gain, gainerako auzoetan formula bera erabiltzeko ateak irekita” utzi dituztela gaineratu du Ibabek.
Esan bezala, gaur aurkeztu dute proposamena, eta hilabeteko epea utzi dute gainerako alderdiek aztertu eta ekarpen edo aldaketa berriak egiteko. Gainera, ekialdeko barrutiaren proposamena auzo horietako auzo elkarte eta herritarrekin ere eztabaidatuko dute, behin betiko testua zehaztu baino lehen.
Gaur goizean bildu da Altzako barrutiaren gaia lantzeko 2011. urtean sortutako batzordea. Martin Ibabe, EAJko zinegotzia da batzorde horretako lehendakaria. Joan den astean