Hemendik aurrera internet bidez egin daitezke kirolguneen erreserbak
Donostiakirola.org webgunearen bitartez egiteko aukera, baina orain zerbitzu hori herritar guztiei zabaltzea erabaki dute.
Era honetan, gaurtik aurrera edozein erabiltzailek egin ahal izango du erreserba bat, padeleko pista, frontoia, kiroletako pista edo beste kirol gune hartzeko.
Josu Ruiz kiroletako zinegotziak azaldu duenez, “Donostia Kirolak estrategia digitalean finkatu duen urrats berria kirol zerbitzuaren erabiltzaileekiko harremanak errazteko eta hiritar guztiei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko da”.
Iaz, 11.000 izapide baino gehiago egin ziren internet bidez, eta webgunearen bisitarien kopurua bikoiztu zen, 200.000ko muga gaindituz.
2013ko ekainetik kirol klub, ikastetxe eta beste hainbat elkartek zuten pisten erreserbak