Jazzaldiko kartel finalistak aukeratzeko bozketa hasi da
Ia 1.200 kartel aurkeztu dira 49. Jazzaldiko lehiaketara.
Iaz baino hirurehun kartel gehiago aurkeztu dira 49. Jazzaldiaren kartel lehiaketara. Irabazlea aukeratzeko, 20 kartel finalista hautatuko dira. Erdia, Heinekenjazzaldia.com helbidean ikusleen boto gehien jasotzen dituzten lehenengo hamar kartelak izango dira. Bozketa horren epea martxoaren 10ean itxiko da, 18:00etan.
Finalistak aukeratzeko bozketan parte hartzen duten boto-emaile guztien artean kontzertuetarako bi abonu/sarrera eta bi pertsonarentzako ostatua (lau izarreko hotel batean) zozkatuko dira. Finalera helduko diren beste 10 kartelak Heineken Españak eta Jazzaldiak aukeratuko dituzte. Irabazlearen izena martxoaren 20an emango da ezagutzera.