Kursaal jauregia. (Argazkia: Nagore Koch)
Hala jakinarazi du Ernesto Gasco, PSE-EEko bozeramaileak. Duela hamar egun bildu omen zen Kursaaleko kontseilua eta bertan izan zuten erabakiaren berri. Dena dela, alkateak abenduaren 30ean sinatutako agiriak direla esan du Gascok, eta “orain arte informazio hori ezkutuan mantentzea” egotzi dio Izagirreri.
Bozeramaile sozialistaren arabera, Kursaal handitzea beharrezkoa zen mundu mailako kongresuak egiteko Donostian: “Kursaal txiki geratzen da maila horietako bilkurak egiteko, gutxienez 3.000 pertsonentzako guneak behar dira eta Kursaal jauregiak 2.500 bat hartuko lituzke”.
Gascok salatu duenez, Bilduk “oztopoak jarri dizkio beste behin ere Donostiaren garapenari”. Bilbok aurre hartu diela ere esan du sozialistak, Euskalduna jauregiko handitzea adibidetzat jarriz.