Michael Katon blues rocker musikaria, Dokan
Hamabost urterekin hasi zen agertokietara igotzen, jam session-etan parte hartzen eta rock blues taldeekin jotzen. 1984an argitaratu zuen lehen diskoa Boogie All Over Your Head, eta ondoren iritsi ziren Proud To Be Loud (1988) eta Get It On The Boogie Train (1992). Lau eta bost orduko kontzertuak eman izan ditu Detroiteko (AEBak) Michael Katon blues rocker musikariak. Boogie doinuak, 70eko rocka, riff indartsuak… Askotariko musika zaleak harrapatu ditu Katonen musikak: blues zaleetatik metal zaleetara.
Ostiralean (otsailak 28) izango da Dokan (20:00). Sarrera 10 eurotan eskura daiteke aldez aurretik (DonostiRock, La Cabaña, Doka eta Triku Harri); leihatilan bertan 13 eurotan izango da salgai.