Pedro Miguel Etxenike DIPCren presidentea, Martin Garitano diputatu nagusia eta Jon Peli Uriguen Berrikuntzako diputatua. (Argazkia: Gipuzkoako Aldundia)
Martin Garitano diputatu nagusiak hitzarmen bat sinatu du gaur DIPCren presidentearekin, Pedro Miguel Etxenikerekin.
Gipuzkoako Aldundiak ikerketaren aldeko apustua berretsi du gaur Donostia International Physics Center-era egindako bisitan. Martin Garitano diputatu nagusiak hitzarmen bat sinatu du DIPCren presidentearekin, Pedro Miguel Etxenikerekin, eta Aldundiak aurten 660.000 euro bideratzeko konpromisoa hartu du. Garitanok instalakuntzak bisitatu ditu eta bertan lan egiten duten ikertzaileekin hitz egin du, horietako batzuk Aldundiak babestutako fellows programaren bitartez daude bertan.
Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak, 6 milioi euro bideratuko ditu ikerketeta eta garapenerako. Kopuru horretatik 3 milioi, ikerketa eta garapena bultzatzeko erabiliko dira, I+G eta inbertsio proiektuei laguntza ematearen bitartez. 2,5 milioi ikerketa zentroak (Biodonostia, DIPC, BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language), Orkestra, Basque Culinary Center, Inbiomed, Elhuyar) eta IKT eta Smart Cities-ekin lotura duten proiektuak indartzera bideratuko dira. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten, DIPC fundazioaren fellows programaren ildotik, 400.000 euroko deialdi bat ireki du atzerrian lanean ari diren ikasle eta doktoreak hona ekartzeko, beraien ezagutzen gure enpresen zerbitzura jar dezaten.