Arte Ederren eraikinaren aldeko elkarteetako kideak, gaurko udalbatzarra hasi aurretik, PPko zinegotziekin hitz egiten. (Argazkia: Lide Ferreira)
Ancora elkarteko ordezkari Alberto Fernandezek udalbatzarrean hartutako erabakiaren balorazio bat egin du, bozketa izan eta minutu batzuk geroago. “Desengainu handia hartu dugu”, adierazi du. “Hiru fatxadetatik bat mantentzea adostu dute irtenbide gisa, eta erabaki horrek eraisteak ahalbidetzen ditu. Jabeen interesen neurrira lortutako akordio bat da. Jakin badakigu SADEko ordezkariak oposizioko alderdiekin egon zirela atzo bilduta akordioa adosten”, jakinarazi du Arte Ederren eraikinari kultur erabilera bat ematea aldarrikatzen duen elkarteko kideak.